2007-11-12

Photo Story

SARRERA

Ongi etorri pc tablet-aren inguruko blog-era. Haur Hezkuntzako ikasleak gara; Idoia Iranzuegi, Patricia Aragon, Onintza Iraola eta Oihana Olazabal. Gai hau aukeratzearen arrazoia, gai honen inguruko ezjakintasuna izan da. Beraz, hona hemen pc tablet-aren inguruko datuak.

2007-10-24

PC-TABLET WIKIPEDIAREN DEFINIZIOA




PC Tablet bat erdibideko ordenagailu bat da, hau da, ordenagailu portatilaren eta PDAren tarteko zerbait non ukimenezko pantaila baten bidez idatz dezakegun. Erabiltzaile bakoitzak estilo bat hauta dezake teklatuaren edo saguaren beharrik gabe ordenagailuarekin lan egiteko. Aparatu hau Microsoft-ek eta beste fabrikatzaile batzuk bultzatu zuten.

Ordenagailu portatilen modalitate honek aurrerapen bat suposatu du hizkuntzalaritza konputazionalean ikasketak aplikatzeko orduan.

Badira ukimenezko pantaila arbel modura izatea bakarrik aportatzen duten modeloak, hauek oso arinak direlarik. Badira ere beste ordenagailu portatil batzuk teklatua eta sagua dutenak, konbertibleak deituak, zeinak pantaila mugitzea ahalbidetzen duten honela arbela bat bailitzan jarririk., bere erabilpenerako Pc Tablet modura.

Dispositibo hauek erabiltzen duten sistema operatiboa Windows XP profesionalaren eboluzioa da prozesadore mobilekin lan egiteko hobetua dena eta energia gutxiago gastatzen duena. Sistema operatiboak eskaintzen digun software bereziak eskuzko idazketak egitea, notak eskuz hartzea eta pantailaren gainean marraztea ahalbidetzen digu. Honela, baliagarria da kanpoko lanak egiteko.Tuxum enpresa espainolak GNU/linux-ekin funtzionatzen duen lehen arbel ordenagailua sortu du, konkretuki Debian metadistribuzioarekin, idatzia errekonozitzeko egokitua hain zuzen. Pc Tablet-aren beste banatzaile batzuk HP eta fujitsu dira.

Teklaturik gabeko Pc Tabletak abantaila ugari dituen arren egungo tendentzia formatu pisutsuago bateko beste teknologia batzuetara doa.

PELLO ERROTA IKASTETXEKO ADIBIDEA

Hona hemen Pello Errota ikastetxearen web horrian Pc Tablet-ari buruz aurki dezakegun informazioa. Bertan teknologia berri honen erabilera nola egiten duten azaltzen du.
Ea zer iruditzen zaizuen!

http://www.pelloerrota.com/Tablet/hasiera.htm